Zubimusu ikastolak euren logotipo berria herritarrei aurkeztuz, festa koloretsu eta alaia egin zuen larunbat eguerdian Zizurkil eta Villabona artean. Zizurkilgo ikastolan hamaiketakoa egin ondoren, Zubimusu zubiraino txarangarekin kalejiran etorri ziren irakasle, ikasle nahiz gurasoak. Handik Villabonako Errebote plazara; bertan argazki koloretsua atera ondoren, Malkar plazan, pintxo nahiz krixpetak janez, Argitxorekin batera eta txarangaren doinuekin eman zitzaion amaiera festari. Eguraldiak ez zuen lagundu, baina giroak bai.