Amaitu da Aizkardiren 31. Mendi Astea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko abe. 1a, 12:16

Atzo amaitu zen Aizkardi mendi taldearen 31. Mendi Astea. Aurreko aste guztian zehar mendiarekin lotutako hainbat hitzaldi antolatu zituzten Gurea antzokian. Ostiralean, VII. Argazki Rallyko sariak banatu ziren (lehiaketako argazkiak www.aizkardi.com gunean ikusgai) eta atzo ibilaldia egin zuten Amasamendin barrena.

Bestalde, 2015eko federatuen txartelak berritzeko, elkartea abenduaren 11, 16, 18 eta 23an zabalik egongo dela jakinarazi dute, 20:00etatik 22:00etara.

Argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!