Antzezlan bikoitza Saroben, igandean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko aza. 27a, 19:33

Munduari itzulia Gorakada taldearen eskutik: “Fogg jaunak, izan ere, apustu ero bat proposatu zien Londoneko Reform Clubeko kideei: 80 egunetan munduari itzulia ematea, bere morroiaren laguntzaz”. Zuzeneko musika, txotxongiloak eta beste zenbait jardueren uztarketa.
12:00, Sarobe. 3 euro.


La mujer sola bakarrizketa eskainiko du Bea Insa antzezleak: “Protagonista Maria izango da, bere hezkuntzan, bere ezkondu bizitzan, kartzelatuta dagoen pertsonaia maitekorra eta gizatiarra”. Komikotasunean eta ironian oinarritutako bakarrizketa, erabateko gaurkotasuna duena.
20:00, Sarobe. 3 euro.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!