Dardoka elkartekoak onenekin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko aza. 27a, 19:32

Azaroaren hasieran Dardoka elkarteko Rafa Mellado munduko txapelketan aritu da AEBko Las Vegasen. Pablo de la Fuente taldekidearekin batera 64. postuan amaitu zuten, 128 partaideetatik. Rafaren hitzetan, "nire lehen mundiala esperientzia bikaina izan da, jada datorren denboraldira begira gaude berriz ere txartela eskuratu ahal izateko".


Bestalde azaroaren 16tik 19ra Santiago de Compostelan espainiako txapelketa jokoan izan da. Bertan Dardoka elkarteko lau kide izan dira: Rafa Mellado, Pedro Urtizberea, Ivan Martinez eta Joseba Unanue. Bikoteka aipagarria da Pedrok ta Ivanek lortutako bederatzigarren postua, eta Joseba Unanuek bakarkakoan lortutako zilarrezko domina. Taldeka 34. postuan sailkatu ziren.
Urnietako elkarteak herritarrak ateak zabalik ditu kide berrientzat.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!