Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hiru bertso agurtzeko:
Udaletxean hasi nintzela hiru urte t’erdi inguru, haserako hilabeteetan ze komeri, ze apuru. Herritarrekin bat egin eta gertutasuna helburu, ilusioz eta lan taldean guztiok ikasi dugu.
Bizitzan zehar tokatu izan zait oztopoak gainditzea, oraingoan berriz gertatu zait oparia jasotzea. Sabelean dantzan darabilkit laster dator erditzea, ta orain nire erabakia noakizu kontatzea. Ostegun hontan aurkeztuko dut Udal arduran ukoa, herritar bati pasako diot konfiantzaz lekukoa. Eskuz esku denok bateginik auzolanean gustora, kultur nortasunak izan dezan merezi duen hauspoa.
Arrazoi pertsonalak tarteko, Aitziber Ugartemendia Andoaingo zinegotziak agur esan dio hiru urte luzez izan duen erantzukizunari. Eskerrak eman nahi dizkie ondoan izan dituen udal langileei, baita herriko norbanako, eragile eta elkarteei ere.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!