Bete beharreko baldintzak:
a) Zizurkildarra izatea.
b) Lursaila ganadu ustiapenera bideratzea.
c) Garbitze eta mantentze lanak egitea:
- Itxiturak ez daudenean berriak egitea eta daudenak mantentzea
- Sarrera eta goiko tontor ingurua garbi mantentzea (ez da eskatuko erdi pareko harkaitz tartea garbitzea).
Lagapenaren iraupena:
Bost urte iraungo du, sinatu eta hurrengo egun baliodunetik kontatzen hasita. Gero lagapena beste bost urtez luzatu daiteke bi aldeen adostasuna izanez gero.
Eskaintzen aurkezpena:
a) Epea: Gaurtik hasita 2014ko abenduaren 31a baino lehenago.
b) Aurkeztu beharreko eskatzailearen informazioa:
- Izen/abizenak
- Helbidea
- Telefonoa
- Ganadu mota eta buru kopurua
c) Bestelako proposamenik izanez gero, Udala prest dago hitzegiteko.
d) Lekua: Udaletxean edo Aurrerako udal bulegoan.
Fidantza:
Lursailen esleipedunak 500 euroko fidantza utzi beharko du lagapenak irauten duen bitartean.