Azaroaren 25a Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko aza. 26a, 18:03

Azaroko Udal batzarraldian aho batez onartu zuten adierazpen instituzionala jendaurrean irakurri zuten, sentsibilitate ezberdineko herrikideak alboan zituztela.

Bideoa | Kronika

Udal politika aktiboak martxan jartzeko konpromisoa hartzearekin batera, urnietarrei “konpromiso pertsonalak eta kolektiboak hartzeko” gonbitea luzatu zieten. Emakumeenganako genero indarkeriaren aurkako egunean Buruntzantzan batukada taldeak deialdiarekin bat egin zuen, adierazpenaren aurretik eta ondoren kantu bana eskainiz. Ekitaldia burutu ahal izateko Udal ordezkariek batzarraldian etena egin zuten, eta azaroaren 25eko ekitaldia amaituta, plenoari berrekin zioten.

Gazteak pleno aretoan
Udal batzarraldian aztergai ezberdinak eztabaidatu eta bozkatu ondoren, gazte talde batek galde erreguen tartea Gaztetxearen alde Udala zer egiten ari den galdetzeko aukera baliatu zuen.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!