Txapelketan Loidi-Esnaola bikoteak jokatu duen arren, aurrelariaren ezina dela eta Villabonako Otañok jokatuko du finala Txaramako Esnaolarekin Lizaso eta Errekaren aurka.
Gipuzkoako Kluben arteko finalak goizeko 11:00tan hasiko dira. 2. mailako finala izango da lehenengo eta lehen mailakoa ondoren. Bertan Arteaga-Erasun bikoteak Aurre Sayaz taldea ordezkatuz Oiartzungo Ugalde anaien aurka jokatuko dute.
Behar Zanak aurtengoan lau talde atera ditu Gipuzkoa txapelketan eta 3. mailan ari diren Maiz-B.Errekak eta Iraola-Otaño-Ormazabalek final laurdenak izango dituzte jardunaldi honetan.
Ostegunean 20:30etan Iraola-Oramazabalek azkoitiarren aurka izango dute partida eta ostiralean 20:00etan Maiz-B.Errekak amezketarren aurka. Bi partida hauek irabazi ezkero, datorren denboraldian 2. mailan jokatzeko txartela lortuko lukete.