III. Antton Pebet memoriala hastear da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko aza. 26a, 17:07

Behar Zana elkarteak eskuz binakako elite txapelketa antolatu du hirugarren aldiz, Antton Pebet memoriala. Villabonako Bearzana pilotalekuan jokatuko dira partidak, final zortzirenak datorren abenduaren 6an hasita. Sarrerak doakoak izango dira eta urtarrilaren 3an izango da final handia. Atxikitako txartelean ageri dira partiden datak eta pilotarien izenak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!