Atzo iluntzean, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Egunean, Subijana etxearen aurrean bildu zen hainbat herritar. Udaltzainek trafikoa geratu ostean, Loatzo musika eskolako trikitilariek jotako fandango, arin-arin eta kalejira piezak dantzatu zituzten bertaratuek. Nora Urbizu zinegotziak eta Eider Ezeiza Bilgune Feministako kideak emakumearen aurkako tratu txar oro salatu zuten segidan, irakurritako idatzian.