Ostiralean beraien onena emango dute Basteroko taula gainean, arratsaldeko 17:00etan. Jon Beloki aurkezleak gidatuko du saioa eta hiru lagunez osatutako epaimahaia egongo da: Lorratzak taldeko Maddi bibolinjolea, Amaia Alkorta dantzari ohia eta Alaiki musika taldeko Asier. Horiez gain, arratsaldea are gehiago alaitzeko, bakarrizketak egingo dituen bat ere izango da; Unai Ormaetxea, hain zuzen.
Lehiaketaren irabazleak Andoaingo dendetan kontsumitzeko bono bat jasoko du. Gazte Lokalekoak oso pozik daude finalaurrekoak izan zuen arrakastarekin, eta oraingoan ere parte hartzea handia izatea espero dute.