Pako Etxeberriaren hitzaldia gaur, Larraulgo Kultur Astean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Atzo ekin zioten Larraulen Kulturu Asteko egitarauari. Larraulgo argazkiekin osatutako diaporama izan zuten gozagarri. Gaur iluntzean, Pako Etxeberriaren hitzaldia izango dute, 'Tortura, diktaduratik gaur egunera' izenburupean, 19:30etan hasita.

Egitarau osoa, jarraian: 

-Azaroak 25, asteartea: 19:30 ‘Tortura, diktaduratik gaur egunera’ hitzaldia, Pako Etxeberria.

-Azaroak 26, asteazkena: 18:00 Bertsol Haritza ipuina, Ibai Esoain-en eskutik. 19:30 ‘Fraisoroko amak, Fraisoroko haurrak’ hitzaldia, Eva Garcíaren eskutik.

-Azaroak 27, osteguna: 19:00 ‘Bularreko minbizia’ hitzaldia, Aran Román.

-Azaroak 28, ostirala: 17:00 Umeentzako merienda eta eskulanak Katillu-Txulon. 19:00 Karlos Irazuren eskultura sortaren inaugurazioa. 19:30 Fernando Amezketarraren bertsoak emanaldia. Eñaut Agirre, Aitor Atxega eta Imanol Kamio, San Esteban elizan. 21:30 Afaria. Ondoren Alekos bakarrizketa Katillu-Txulon.

-Azaroak 29, larunbata: 10:00 Harrobira eta karobira bisita. 12:30 Eskuzko Pasakaren erakusketa frontoian. 16:00 Mus txapelketa Katillu-Txulon. 16:30-18:00 Egur erramintak erakusketa museoan / Larraulgo egutegiko argazkien aukeraketa udaletxean.

- Azaroak 30, igandea: 10:00 Mendi irteera herria ezagutuz. 16:30-18:00 Egur erramintak erakusketa museoan / Larraulgo egutegiko argazkien aukeraketa udaletxean. 18:00 Talo eta gaztaina jatea Katillu-Txulon.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!