Kantu afari internazionala Kotoi elkartean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko aza. 25a, 09:05

Azaroaren 29an, gaueko 21:00etan hasita, Kotoi elkartean kantu-afari internazionala antolatu dute. Banaiz Bagara elkarteko kideek munduko plater desberdinak prestatuko dituzte eta ondoren musikari tartea eskainiko diote. Txartelak 15 eurotan salgai daude. Azaroaren 26 arte ondorengo tokietan eskuragarri: Ernaitza, Ataria eta AEK euskaltegia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!