Emakumeen aurkako indarkeria gehiago ez

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko aza. 24a, 16:11

Bihar asteartea, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunean, kontzentrazioa egingo da Zizurkilgo Joxe Arregi plazan, 19:30etatik aurrera:

Emakumeen aurkako indarkeria gehiago ezlelopean, emakumeentzako berdintasuna aldarrikatuko dute, eta, bide batez, mota guztietako indarkeriak salatu, bai agerikoak, bai agerikoak ez direnak ere. “Izan ere, emakumeenganako indarkeria ez dira kolpe eta tratu txar fisikoak soilik, hitz eta jarrera bortitz asko jasan behar izaten dituzte emakumeek, eta horietaz ere jabetzea da aurtengo deialdiaren helburua. Horietaz jabetzea, eta denek elkar hartuta aurre egitea”, jakinarazi dute Zizurkilgo Udaleko kideek.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!