Tratu onen alde, dantzarako deia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko aza. 24a, 15:57

Bihar, azaroak 25, Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Egunaren harira, ondorengo gonbidapen bitxia egin du Amasa-Villabonako emakume talde batek: 

“Urtero data hauetan hildako eta jipoitutako emakumeen kopuruekin titularrak irakurtzeaz nazkatuak gaudelako. Kopuru horien atzean historia eta gertaera ezberdinak pairatzen ditugulako, eta datu soilak baino askoz gehiago garelako. Ez gara konforme gizarte patriarkalak ezarri digun biktima paperarekin. Urtean egun bat baino, tratu onen aldeko 365 egun nahi ditugulako. Nahikoa da! Berdintasunean oinarritutako Amasa-Villabona nahi eta behar dugu, eta hori eskatzeko gure modurik naturalena erabiliko dugu. Arin-arin eta fandangoa dantzatuko ditugu Subijana etxearen aurrean, errepidea moztuz, bihar asteartea, arratsaldeko 19:00etan. Tratu onen alde dantzatzea guztion esku dago! Gurea da garaipena!"
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!