Erantzun bikaina Adunako Kultur Asteak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko aza. 24a, 11:55

Atzo, ardo dastaketa eta bazkari musikatuarekin eman zitzaion amaiera Adunako Kultur Asteari. Erantzun ona izan dute aste guztian zehar antolatutako ekintzek. Besteak beste, ostiral gauean mojito gaua berrikuntza izan zen eta harrera beroa izan zuten Josu eta Ibon Aburuza anaiek Aburuza sagardotegiko tabernan mimo handiz prestatutako mojitoek. La jodedera musika taldearen musika kubatarraz gozatzeko aukera ere izan zuten gerturatutakoek. Biharamunean, pailazoak txikienentzat, barrikotea nahiz pintxo dastaketa eta 'Ez gara Palestinaz ari' bertso musikatuen saio ederra.

Argazkiak: Mojito gaua / Barrikotea

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!