Kontratuak lanaldiaren % 50eko jarduna izango du Zizurkilgo Udalean. Langileak hezitzaile lanak egingo ditu Zizurkilgo PBZ zerbitzuan (Haurren, nerabeen eta gazteen ekimenak eta parte-hartzea sustatzeko zerbitzuan).
Lehendabiziko postua eskuratzen duenarentzat izango da lanpostua. Probak gainditzen dituzten gainerakoekin lan-poltsa osatuko da, Udalak horrelako lanpostuan izan ditzakeen beharrei erantzuteko.
Izena emateko epea abenduaren 15era arte egongo da zabalik, eta onartutako hautagaiek 2015eko urtarrilaren 8an izango dute lehenengo proba.