Prozesu honetan gazteez osatutako talde bat sortu da, aurrerantzean lanean jarraituko duena, eta antolatzen jarraitzeko hurrengo bilera abenduaren 5ean izango da, 19:00etan Basteron. Gazteentzako festa eguna antolatu nahian dabiltza, eta horretan jarraituko dute bilera horretan. Ideia guztiz finkatuko dute eta herriko gainontzeko gazteak erakartzeko asmoz, koadrila eguna bezain indartsua den egun bat antolatuko dute.