Santa Zezilia eguneko musika emanaldia, herritarren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko aza. 20a, 11:51

Santa Zezilia egunaren harira, herriko musikari eta kantariek emanaldia eskainiko dute datorren igandean, azaroak 23, Udalaren babesarekin. 12:00etan musikarien kalejira egin ondoren,12:30etan parte hartzaile ezberdinen arteko musika emanaldia eskainiko da: Txalaparta eta bertsoak, Trikitixa eta pandero taldea, Usarrabi taldea, Ikastolako dantzariak era zaharrean, Txistulariak, Oinkari eskolako dantzariak, Inolaz taldea eta Ikastolako koru ttikia).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!