Aiurri aldizkariaren 439 zenbakia, bihartik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko aza. 19a, 12:37

Bihar eta ostirala bitartean banatuko da Aiurri hamaboskariaren 439 zenbakia Beterri-Aiztondoko nahiz eskualdetik kanpoko harpidedunen artean. Zizurkil Goiko San Millan eskolako ikas-eredu berritzaileari eskaini zaio azala eta baita barruko erreportajeetako bat ere. Era berean, eskualdeko hezitzaileek gazteen eta sare sozialen inguruan hitz egin duten galdeketa ere biltzen du, genero-berdintasunean oinarrituta. Andoaingo lau megalitoen zainketari buruzko erreportajea ere badakar, duela egun gutxi zendutako Mila Garmendia asteasuarra oroitzeko artikuluarekin batera. Bestalde, Xiaofei Li Zizurkilen bizi den txinatarrak, Joxe Mari Olarra 18/98 auziaren baitan espetxeratutako preso ohiak edota Ibon Aburuza eta Luis Zabala ehiztari eta sagardogile adunarrek ere hartu dute hitza. Atal berrien artean, Mikel Pagadiren tartea. Gai-zerrenda oso-osorik:

3 IRITZIA: David Barandiaran

4-5 LUZE ETA ZABAL: Gazteak eta sare sozialak, genero-berdintasunean hezi

6-7 ANDOAIN: Andoaigo lau megalitoen zainketa

8-9 AMASA-VILLABONA: Joxe Mari Olarrari elkarrizketa, espetxetik atera berritan

10-11 ZIZURKIL: Tonucciren ikas-metodologia San Millan eskolan

12-13 ASTEASU: Patxineko Mila Garmendiari agur

14 ADUNA: Ibon Aburuza eta Luis Zabala sagardogile eta ehiztariak

15 LARRAUL: Karobirako harria aterako dute Kultur Astean Larraulgo harrobitik

16 KANPOKO LURRETATIK ESKUALDERA: Xiaofei Li, Txinatik Zizurkilera

17 ESKUALDEA: Aiurri hamaboskariaren aurkezpena Atxulondon

18-19 HAMABOSTEAN BEHIN: Eskualdea irudi bidez

20-21 AGENDA: Eskualdeko hitzorduak

22 AZKENA: Migel Pagadiren tartea

Hemen PDFa ikusgai: 439 zenbakia

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!