Igandera arte luzatuko da Kultur Astea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Atzoko kirol saio herrikoiarekin ekin zitzaion aurtengo Kultur Asteari Adunan. Gaur, azaroak 18, turroi, mazapan eta bestelako gozoen ikastaroa izango da Txulobi elkartean 16:15etatik aurrera.

Datozen egunetako ekintzak:

Azaroak 18, asteartea

19:00, Turroi, mazapan eta bestelakoak egiten ikasteko ikastaroa. Aurretik eman behar da izena. Prezioa: 10 euro.

Azaroak 19, asteazkena

17:30, Ipuin irakurketa, haurrentzat. “Bertsol haritza” saioa, Ibai Esoain bertsolariaren eskutik.

19:00, Umeen erasoen inguruko hitzaldia (bulling, eskolako erasoak...) Baikara taldekoen eskutik.

Azaroak 20, osteguna

19:00, Hitzaldia: Adunan eta herri euskaldunetan euskaraz hitz egiten al da? Kontseiluko Xabier Bengoetxearen eskutik.

Azaroak 21, ostirala

17:00, Loatzo musika eskolako kideen Xixili kontzertua, plazan.

22:30, Mojito gaua, La joderera taldearekin, Aburuza sagardotegiko kafetegian.

Azaroak 22, larunbata

16:00, Euskal Herriko Mus txapelketa, Txulobin.

16:30, Jakin eta Jolas pailazoek “Ipar poloan bero, dantzatuz gero” saioa eskainiko dute, pilotalekuan. Jarraian, txokolatada.

Ondoren, barrikotea, gaztain erreak, taloak...

22:00, 'Ez gara Palestinaz ari' emanaldia Elordi plazako aretoan.

Azaroak 23, igandea

12:00, Ardo dastaketa komentatua, Arabako ardoekin.

14:00, Bazkari musikatua.

*Aste guztian zehar, Naziotasun erakusketa, udaletxeko batzar aretoan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!