Kultur Asteko egitaraua prest

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko aza. 18a, 16:17

Larraulgo kultur batzordeak prest du Kultur Asterako egitaraua. Azaroaren 24tik 30era hainbat kultur ekintza izango da herrian. Egitaraua oso-osorik: 

Azaroak 24, astelehena

18:00 Larraulgo argazki diaporama Kultur Etxean

Azaroak 25, asteartea

19:30 Tortura, diktaduratik gaur egunera buruzko hitzaldia, Pako Etxeberriaren eskutik. Kultur Etxean.

Azaroak 26, asteazkena

18:00 Bertsol Haritza ipuina, Ibai Esoain  ipuin kontalariaren eskutik, Kultur Etxean.

19:30 Fraisoroko amak, Fraisoroko haurrak buruzko hitzaldia, Eva Garcíaren eskutik. Kultur Etxean.

Azaroak 27, osteguna

19:00 Bularreko minbizia buruzko hitzaldia, Aran Románen eskutik, Kultur Etxean.

Azaroak 28, ostirala

17:00 Umeentzako merienda. Ondoren eskulanak. Katillu-Txulo elkartean.

19:00 Karlos Irazuren eskultura sortaren inaugurazioa.

19:30 Fernando Amezketarraren bertsoak emanaldia, Eñaut Agirre, Aitor Atxega eta Imanol Kamioren  eskutik, San Esteban elizan.

21:30 Afaria. Ondoren Alekos bakarrizketa. Katillu-Txulo elkartean (Izena emateko Elkartean edo Herriko Ostatuan. Epea, azaroak 26 asteazkena, 21:00etan).

Azaroak 29, larunbata

10:00 Harrobira eta karobira bisita, bertan hamaiketakoa eginez, irteera plazatik.

12:30 Eskuzko Pasakaren erakusketa frontoian.

16:00 Mus txapelketa Katillu-Txulo elkartean.

16:30-18:00. Egur erramintak erakusketa museoan.

16:30-18:00 Larraulgo egutegiko argazkien aukeraketa. Udaletxeko sarreran.

Azaroak 30, igandea

10:00 Mendi irteera herria ezagutuz.

16:30-18:00 Egur erramintak erakusketa museoan.

16:30-18:00  Larraulgo egutegiko argazkien aukeraketa. Udaletxeko sarreran.

18:00etan Talo eta gaztaina jatea Katillu-Txulo elkartean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!