Datorren azaroaren 21ean, ostiralarekin, Santa Zezilia eguna izanik, musikarien eguna ospatuko dute Loatzo musika eskolako kideek mankomunitatea osatzen duten zortzi herrietan. Eskolako haur guztiek hartuko dute parte kantatzen, dantzatzen eta musika jotzen. Aiztondo bailaran Villabonan Errebote plazatik, Zizurkilen udaletxe ondotik eta Adunan herriko plazatik aterako dira musikariak kalejiran, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.