Zizurkilgo eskola kirolako kideak Lareon

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko aza. 18a, 14:45

Zizurkil goiko eskola kirola ekimeneko kideek egun osoko irteera egin zuten larunbatean, Ataun inguruan. Aralarko parketxeko gidaren laguntzarekin, Lareoko urtegiari itzulia eman zioten eta bertako koban sartzeko aukera ere izan zuten. Bidean, inguru hari lotutako azalpen ugari jaso zuten irteeran parte hartu zuten 29 zizurkildarrek. Eguraldia lagun, ederki pasa zuten guztiek ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!