Ongietorri festa Larraulgo eskolan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko aza. 17a, 12:44

Ikasturte berriaren hasiera ospatu zuten larunbatean Larraulgo eskolan. Urtero egiten duten moduan, ikasle berriei ongietorri festa eskaini zitzaien. Eguerdiko 12:00etan hasi zen ekitaldia, txalaparta doinuekin. Haurrak izan ziren eguneko protagonista nagusiak. Ikasle berri bakoitzak bere fitxa jarri zuen Larraulgo Eskola irudikatzen duen eskulturan eta ondonre, guztiek elkarrekin bazkaldu zuten Ostatuan. Arratsaldez, zirko tailerrean gozatu zuten txikiek, Ipotx irakaslearen eskutik malabare eta akrobazia ezberdinak egiten  ikasiz. 


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!