Larunbat goizean, bigarren eskuko azoka eta jostailu trukea egin ziren Zizurkilen. Hogeita bederatzi postu jarri zituzten Aurrera plazan, eta denetarik egon zen salgai; jostailuak, arropa, etxerako tresnak, komiki eta liburuak, musika, etab. Urrian egin zuten bigarren eskuko azokaren lehendabiziko edizioa eta aurrerantzean, hileko hirugarren larunbatean egitekoa asmoa dute. Parte hartzaile kourua nabarmen igo da eta orain azoka sendotzea da antolatzaileen helburua. Jostailu trukea berriz, Udalak antolatzen du urtero eta aurten, azokarekin batera ospatu dute.