Samartiñei agur, hurrengo urtera arte

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko aza. 17a, 12:15

Ekintzaz betetako asteburuaren ondoren, hurrengo urtera arte agurtu dute Martina sorgina amasarrek. Ostiral arratsean haurrak izan ziren protagonista Irrien lagunak taldearen dantzaldian eta ondorengo txokolatadan. Biharamunean ere haurrak nagusitu ziren goizeko krosean, haur eta gaztetxo ugari lasterka ibili baitzen Amasan barrena. Leitzako bi talde mistoen arteko giza probek ikusmina sortu zuen bazkalaurretik. 330 lagun pasatxo elkartu zen frontoiko bazkari herrikoian, giro ederrean. Atzoko Amasa eta Bedaioren arteko herri kirol proban, berriz, gustura geratu ziren amasarrak. Etxekoentzat izan baitzen txapela. Txupinazo eguneko giro hotza edota intxorra aldatzerakoan euria goitik behera eginagatik, aurtengo jaietan aitzakiarik gabeko eguraldia izan da Amasan.

Irrien lagunak Haur eta gaztetxoen krosa / Bazkari herrikoia

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!