- • Ez da azterketak egiteko foroa.
- • Ez da gerora dokumentu batean jasotzeko helburuarekin iritziak eskatu eta biltzeko foroa.
- • Ez da eskualdeko eragileak bildu eta Donostia-Beterrik dituen arazoei buruz eztabaidan jartzeko foroa ere.
Innoforoa ekonomia suspertzeko aukera berriak sortzeko tresna da; enpresen eta tokiko eragileen artean elkarlanean aritzekoa; ondorengo urteotan jarduera sozioekonomikoa eta enplegua sortuko duten proiektu berriei bultzada emateko tresna. Gisa honetako ekintzak aurreikusten dira horretarako:
- Eskualdeko sektore estrategikoak zein gorako bidean direnak identifikatzea.
- Tokiko garapen koherenterako estrategia definitzea.
- Aukera-esparruak identifikatzea.
- Aukera nahiz ekimenak zehaztu eta abian jartzea.
- Tokiko garapenerako politika bideragarriak identifikatzea.
Eskualdeko udal guztiek (Hernani, Andoain, Lasarte-Oria, Usurbil, Astigarraga eta Urnieta) elkarrekin bultzatutako ekimen honek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Departamentuaren laguntza du.
Ekimen berri bezain praktiko honen aurkezpena azaroaren 20an egingo dugu, 17:30ean Lasarte-Orian (Villa Mirentxu, Areto Nagusia). Gonbidaturik zaudete, bai aurkezpen ekitaldira bai Innoforoan aktiboki parte hartzera”.
17:30 Villa Mirentxu
Lasarte-Oria
Azaroak 20, osteguna