Mexiko DF eta inguruetako estatuak oinarritzat hartuta, errepasoa eman zien bertako giro politiko, ekonomiko eta sozialari.
Ayonitzapan bahitu eta eraildako 43 magisteritzako ikasleen gaia eta narkotrafikoaren nondik norakoak ere presente egon ziren hitzaldian.
Mexikarren izaera alaia, ohitura zein historia aberatsak eta beraien egunerokotasuna ere jorratu zituen argazki bidez, hitzaldian zehar, argi utziz, hain herrialde handia izanik, Mexiko "asko" daudela Mexikoren barruan.
Hainbat datu kuriosori ere leku egin zien. Adibidez, Mexikoko banderaren koloreak (zuria, gorria eta berdea) jatorri bizkaitarra zuen Agustin de Iturbidek aukeratu zituela, garaiko "Señorío de Vizcaya"koan oinarrituta. Geroago, Sabino Aranak ikurriña sortzerakoan egingo zuen moduan. Entzuleen galderei erantzunez, eta herrialde hartako produktu batzuk dastatuz amaitu zen ekitaldia.