Era berean, bertaratzen direnei 2015eko ikuskizunaren nondik norakoen lehen zertzeladak emango zaizkie.
Esan bezala, lehenengo bilera honen helburua datorren urteko irailaren 11n eta 12an antzeztuko den Andoaingo Guduan parte hartu nahi dutenen izenak hartzea da, lehenbailehen taldeak osatu ahal izateko. Izan ere, andoaindarrek lau eginkizun ezberdinetan parte har dezakete: soldatu edo fusilari gisa, benetako armekin su eginez (horiek arma lizentzia berezia behar dute), fusilari gisa baina benetakoak ez diren armekin antzeztuz, herritar gisa, antzezle gisa, musikari gisa edo ikuskizunaren segurtasunaz eta antolaketaz arduratuko den taldeko kide gisa.
Lan talde horiek orain zehaztu behar dira, soldaduen eta antzezleen jantziak josten orain hasiko baitira. Horregatik, garrantzia handikoa da izena ematea astelehenean, “baita iaz parte hartu zutenek ere”.
Antolatzaileentzat garrantzia handikoa da izena ematea astelehenean, hutsetik hasiko baitira batailoiak eta taldeak antolatzen. Garrantzitsua da ere izena ematera joango direnak bere soineko hainbat neurri jakinda joatea (buru bueltaren neurria, bular eta gerri bueltaren neurria eta oinetako zenbakia). Astelehenean izena ematen duten herritarrekin antolatuko dituzte bataloiak eta herritar eta antzezle taldeak eta entseguak udaberrian hasiko dira.
Bien bitartean, jostunek bere lanari ekingo diote eta azpiegitura landuko da.
Informazio osagarria nahi duenak 656 782 521 telefono zenbakira dei egin dezake.
Bilera:
18:00. Bastero.
Azaroak 17, astelehena.