Arratsaldean haurrak izango dira protagonista Amasan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko aza. 14a, 11:23

Amasako Samartinen baitan, txikienek Irrien lagunak 'laguntasunaren sekretuak' pailazoen emanaldiarekin gozatzeko aukera izango dute gaur 17:30etatik aurrera frontoian. Txokolate beroa banatuko da gero. Iluntzeko 20:00etan XXIII. Bakailao lehiaketaren txanda izango da eta gauerdian Triki ta ke taldearen dantzaldia. Asteburuko ekintzen egitaraua:

Azaroak 14, ostirala
17:30 Irrien lagunak, “laguntasunaren sekretuak” pailazoen emanaldia frontoian.
Ondoren, Txokolate beroa.
20:00 Amasako XXIII. Bakailao lehiaketa frontoian.
23:30 Dantzaldia Triki ta ke taldearen eskutik.
Azaroak 15, larunbata
11:00 Umeen krosa (6. mailara artekoentzat).
12:30 Giza probak, Leitzako bi talde mistoen artean.
14:00 Herri bazkaria.
18:30 Lain taldearen kontzertu akustikoa elizan.
22:30 Bertso saioa: Beñat Gaztelumendi, Aitzol Barandiaran, Agin Laburu eta Oihana Iguaran. Gai jartzailea: Amaia Agirre.
Ondoren: Erromeria 3gabe2 taldearen eskutik.
Azaroak 16, igandea
18:00 Herri kirol saioa: Amasako gazteak Bedaioko gazteen aurka.
Ondoren, Martina Sorginaren agurra eta XXV. Intxorraren aldatzea.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!