Andoaingo Udalak herriko kaleetan hobetu beharreko puntuak herritarren ahotik jaso nahi ditu. Hau da, herritarren beharrak ezagutu eta herritarren ikuspegia nolakoa nahi den jakin nahi du. Horretarako, “Andoaingo kaleak denontzat BERDIN” ekimena jarri du martxan. Urbes For All eta Elhuyar Aholkularitzarekin elkarlanean, prozesu parte hartzaile bat jarriko dute martxan azaroan eta espazio publikoak lau ardatzen arabera aztertuko dituzte; segurtasuna, mugikortasuna eta irisgarritasuna, emakumeen presentzia espazio publikoan eta eguneroko bizitzarako ekipamenduak.
Kronika eta egutegia: