Aizkardiren 7. Argazki rallya azaroaren 16an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko aza. 13a, 13:10

Azaroaren 16an izango da Aizkardimendi taldeak antolatutako 7. Argazki rallya. Izen-ematea doakoa da eta egunean bertan egin daiteke Aizkardiren egoitzan (Larrea 18B). Irteera goizeko 09:00etan izango da eta antolakuntzak zehaztutako 9 km-ko mendi ibilbidean zehar atera beharko dira argazkia. Sariak:

Helduak

1.- 150 euro.

2.- 100 euro.

3.- 75 euro.

Ikusleen saria: Iturri-goxo jatetxean bi lagunentzako afaria.

Haurrak (12 urtetik beherakoak)

Bi argazki onenen egileentzat mendiko materiala opari.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!