Baserriz baserri kalejiran dabiltza Amasako gazteak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko aza. 13a, 12:52

Goizean goiz bildu eta baserriz baserri kalejiran dabiltza Amasako gazteak. Urte guztian zehar zain egoten diren egun handia da gaurkoa eurentzat. Goi eta behe bailaratan banatuta dabiltzan bi taldeak eguerdian bilduko dira Amasan, Uxo-Toki elkartean bazkaltzeko. Arratsaldeko 16:30etan Soka dantza eskainiko dute Amasako plazan eta trikitilarien erromeria izango da ondoren. Gauean, berriz, Iturri-goxon afalduko dute gazteek. Segidan egitaraua:

Azaroak 13, osteguna. Gazteen eguna
06:00 Gazteen gosaria Amasa kafetegian, trikitilari eta dultzaineroek alaiturik.
14:30 Gazteen bazkaria Uxo-Toki elkartean.
16:30 Soka dantza eta aurreskua plazan.
Ondoren, Trikitilarien erromeria.
21:00 Gazteen afaria Iturri-goxo jatetxean.
Azaroak 14, ostirala
17:30 Irrien lagunak, “laguntasunaren sekretuak” pailazoen emanaldia frontoian.
Ondoren, Txokolate beroa.
20:00 Amasako XXIII. Bakailao lehiaketa frontoian.
23:30 Dantzaldia Triki ta ke taldearen eskutik.
Azaroak 15, larunbata
11:00 Umeen krosa (6. mailara artekoentzat).
12:30 Giza probak, Leitzako bi talde mistoen artean.
14:00 Herri bazkaria.
18:30 Lain taldearen kontzertu akustikoa elizan.
22:30 Bertso saioa: Beñat Gaztelumendi, Aitzol Barandiaran, Agin Laburu eta Oihana Iguaran. Gai jartzailea: Amaia Agirre.
Ondoren: Erromeria 3gabe2 taldearen eskutik.
Azaroak 16, igandea
18:00 Herri kirol saioa: Amasako gazteak Bedaioko gazteen aurka.
Ondoren, Martina Sorginaren agurra eta XXV. Intxorraren aldatzea.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!