Gaur amaituko da larunbateko bertso afarirako txartelak erosteko epea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko aza. 12a, 12:20

Datorren larunbatean, azaroak 22, Unai Agirre eta Amets Arzallusekin bertso afaria izango da Behar Zana elkartean, iluntzeko 20:30etan. Behar Zana elkarteak antolatu du ekimena, Villabonako Udala laguntzaile duela. Afarirako sarrerak azaroaren 18ra arte salgai egongo dira Itzalpe tabernan eta Amasa okindegian, 30 euroren truke. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!