Suziria eta Martina sorginaren jaitsiera San Martin iluntzean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko aza. 12a, 12:12

Atzo, San Martin, egun handia izan zen Amasan. Goiz eta eguerdian ekitaldiak izan eta gero, iluntzean lehertu zen festa. Dagoeneko elizako kanpandorre eta kultur etxearen artean hegan da Martina sorgina eta bertan egongo da datorren igande iluntzera arte.

Argazkiak / Bideoa

Azaroak 12, asteazkena
18:00 Haurren arteko pilota partidak.
Ondoren, Pintxopotea Uxo-Toki eta Iturri-goxo artean.
Azaroak 13, osteguna. Gazteen eguna
06:00 Gazteen gosaria Amasa kafetegian, trikitilari eta dultzaineroek alaiturik.
14:30 Gazteen bazkaria Uxo-Toki elkartean.
16:30 Soka dantza eta aurreskua plazan.
Ondoren, Trikitilarien erromeria.
21:00 Gazteen afaria Iturri-goxo jatetxean.
Azaroak 14, ostirala
17:30 Irrien lagunak, “laguntasunaren sekretuak” pailazoen emanaldia frontoian.
Ondoren, Txokolate beroa.
20:00 Amasako XXIII. Bakailao lehiaketa frontoian.
23:30 Dantzaldia Triki ta ke taldearen eskutik.
Azaroak 15, larunbata
11:00 Umeen krosa (6. mailara artekoentzat).
12:30 Giza probak, Leitzako bi talde mistoen artean.
14:00 Herri bazkaria.
18:30 Lain taldearen kontzertu akustikoa elizan.
22:30 Bertso saioa: Beñat Gaztelumendi, Aitzol Barandiaran, Agin Laburu eta Oihana Iguaran. Gai jartzailea: Amaia Agirre.
Ondoren: Erromeria 3gabe2 taldearen eskutik.
Azaroak 16, igandea
18:00 Herri kirol saioa: Amasako gazteak Bedaioko gazteen aurka.
Ondoren, Martina Sorginaren agurra eta XXV. Intxorraren aldatzea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!