Adunako Kultur Astea ekintzaz beteta dator

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko aza. 11a, 16:06

Adunako kultur batzordeak azaroaren 17tik 23ra luzatuko den Kultur Astea antolatu du. Ekintza ugari izango da aste osoan zehar, adin guztietako herritarrei zuzenduta. Ekintza berri eta aipagarrienen artean, ostiraleko mojito gaua edota larunbateko 'Ez gara Palestinaz ari' emanaldia.

Egitaraua osorik: 

Azaroak 17, astelehena

19:00, Kirolaren inguruko mahai ingurua Kultur Aretoan.

Hizlariak:

-Estropadak: Xabier Zabala.

-Sokatira: Joxe Mari edo Imanol.

-Korrika, duathloia: Liher Etxeberria edo Mikel Ezeiza.

-Emakumeen kirola, pala: Olaia Zubeldia.

-Moderatzailea: Igotz Alkorta.

Azaroak 18, asteartea

19:00, Turroi, mazapan eta bestelakoak egiten ikasteko ikastaroa. Aurretik eman behar da izena. Prezioa: 10 euro.

Azaroak 19, asteazkena

17:30, Ipuin irakurketa, haurrentzat. “Bertsol haritza” saioa, Ibai Esoain bertsolariaren eskutik.

19:00, Umeen erasoen inguruko hitzaldia (bulling, eskolako erasoak...) Baikara taldekoen eskutik.

Azaroak 20, osteguna

19:00, Hitzaldia: Adunan eta herri euskaldunetan euskaraz hitz egiten al da? Kontseiluko Xabier Bengoetxearen eskutik.

Azaroak 21, ostirala

17:00, Loatzo musika eskolako kideen Xixili kontzertua, plazan.

22:30, Mojito gaua, La joderera taldearekin, Aburuza sagardotegiko kafetegian.

Azaroak 22, larunbata

16:00, Euskal Herriko Mus txapelketa, Txulobin.

16:30, Jakin eta Jolas pailazoek “Ipar poloan bero, dantzatuz gero” saioa eskainiko dute, pilotalekuan. Jarraian, txokolatada.

Ondoren, barrikotea, gaztain erreak, taloak...

22:00, 'Ez gara Palestinaz ari' emanaldia Elordi plazako aretoan.

Azaroak 23, igandea

12:00, Ardo dastaketa komentatua, Arabako ardoekin.

14:00, Bazkari musikatua.

*Aste guztian zehar, Naziotasun erakusketa, udaletxeko batzar aretoan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!