Sagain mendi taldearen Mendi Astea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko aza. 11a, 15:53

Asteasuko Sagain mendi taldeak Mendi Astea antolatu du azaroaren 16tik 23ra. Hara hemen egitarua, oso-osorik:

Azaroak 16, igandea: Mendi irteera oinez Sagain muturrera. 3-4 orduko ibilbidea. 08:30etan plazan.

Azaroak 17, astelehena: Euskal kostako trekkingaren proiekzioa. 20:00etan udaletxeko ikus-entzuneko aretoan.

Azaroak 19, asteazkena: Karlos Diezen ‘Mendia bizi’ proiekzioa. 20:00etan ikus-entzuneko aretoan.

Azaroak 22, larunbata: Mendi irteera korrika. 3 ½ orduko ibilbidea. 09:00.
Orientazio proba. Lehen proba oinez, bigarrena bizikletaz eta sprint proba hirugarrena. Edozeinentzat. 16:00etan plazan.

Azaroak 23, igandea: Mendi irteera bizikletaz. 30 km-ko ibilbidea, hala nahi duenak laburtzeko aukerarekin. 10:30etan plazan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!