Abiatu dira Amasako Samartin jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko aza. 11a, 15:44

Aurreko egunetan ere hainbat ekintza izan den arren, gaur, azaroak 11, San Martin egunez abiatuko dira formalki Amasako festak. Goizeko meza eta herri kirol nahiz bertsolarien saioaren ondoren, arratsaldeko 19:30etan jaurtiko da jaien hasierako suziria, Martina sorginaren jaitsierarekin batera. 

Amasako patroiare egunean, Udalak eta hainbat merkatalgune nahiz zerbitzuk jai egun dute gaurkoan:

Egitaraua osorik:

EGITARAUA

Azaroak 11, asteartea. San Martin eguna

10:30 Meza Nagusia.

Ondoren, Idi bakarra asto parearen aurka trikitilariek eta bertsolariek alaiturik.

19:30 Txupinazoa, Martina Sorginaren jaitsiera eta buruhandiak.

Azaroak 12, asteazkena

18:00 Haurren arteko pilota partidak.

Ondoren, Pintxopotea Uxo-Toki eta Iturri-goxo artean.

Azaroak 13, osteguna. Gazteen eguna

06:00 Gazteen gosaria Amasa kafetegian, trikitilari eta dultzaineroek alaiturik.

14:30 Gazteen bazkaria Uxo-Toki elkartean.

16:30 Soka dantza eta aurreskua plazan.

Ondoren, Trikitilarien erromeria.

21:00 Gazteen afaria Iturri-goxo jatetxean.

Azaroak 14, ostirala

17:30 Irrien lagunak, “laguntasunaren sekretuak” pailazoen emanaldia frontoian.

Ondoren, Txokolate beroa.

20:00 Amasako XXIII. Bakailao lehiaketa frontoian.

23:30 Dantzaldia Triki ta ke taldearen eskutik.

Azaroak 15, larunbata

11:00 Umeen krosa (6. mailara artekoentzat).

12:30 Giza probak, Leitzako bi talde mistoen artean.

14:00 Herri bazkaria.

18:30 Lain taldearen kontzertu akustikoa elizan.

22:30 Bertso saioa: Beñat Gaztelumendi, Aitzol Barandiaran, Agin Laburu eta Oihana Iguaran. Gai jartzailea: Amaia Agirre.

Ondoren: Erromeria 3gabe2 taldearen eskutik.

Azaroak 16, igandea

18:00 Herri kirol saioa: Amasako gazteak Bedaioko gazteen aurka.

Ondoren, Martina Sorginaren agurra eta XXV. Intxorraren aldatzea.

Egitarauaren azala: Mikel Arretxe

OHARRAK:

-Azoka Berezian postua jarri nahi izanez gero, izena aurrez eman beharko da urriaren 28a baino lehen ondorengo telefonoan: 629834710 (Oihana).

-Bakailao lehiaketan parte hartu ahal izateko, Uxo-Tokin eta Iturri-Goxon dauden paperetan eman beharko da izena. Azken eguna, azaroak 9. Aurten bakailaoa azaroaren 12an, asteazkena, banatuko da. Arazoren bat egonez gero deitu 676430099 telefonora (Miren).

TRAFIKO OHARRAK

-Azaroaren 1ean, larunbata, Santu guztien eguna izanik eta Amasako plazan kotxe pilaketak saihestu nahian, neurriak hartu ditugu. Goizean, Arantzabitik aurrerako karretera itxita egongo da bertan bizi ez direnentzat. Hala ere, Amasako plazara igo ahal izateko doako autobus zerbitzua egongo da goiz guztian zehar. Autobusa Olaederratik abiatuko da, baina Arantzabin geldialdia egingo du bertatik plazara igo nahi dutenentzat.

-Azaroaren 2an, igandea, Amasako mendiduatloia dela eta, urteroko moduan, Amasarako errepidea bi noranzkoetan itxita egongo da 10:45etik 13:30era bitartean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!