Villabonako Udalak deituta, elkarreratzea egin zen atzo iluntzean Villabonako Errebote plazan, joan zen ostegun arratsaldean Villabona eta Zizurkil lotzen dituen oinezkoen pasabidean gertatu zen eraso sexista salatuz. 15 urteko mutilak 14 urteko neska erasotu zuen egun-argiz, konorterik gabe uzteraino. Galder Azkue alkateak eta Nora Urbizu zinegotziak plazan bildutako herritarren aurrean irakurri zuten salaketa idatzia.