Prentsa ohar baten bidez jakinarazi dutenez, “tasa horiek ez dira finkoak, hau da, herritar bat birziklatzen hasten denean tasaren murrizketa aplikatuko zaio. Hilabetero arduratuko da Zizurkilgo Udala tarifa murrizketa jasoko dutenen zerrenda eguneratua edukitzeaz eta irakurketen erregulartasuna frogatzeaz, Beraz, hiruhilabeteko zerga aldakorra izan daiteke. Tarifa murrizketaren onuradun izateko mankomunitateko ordenantzak ezarritakoaren arabera kudeatu behar dira hondakinak”. Hondakinen gaineko tasen inguruko aldaketak iragartzeaz gain, gainerako tasak mantendu egingo dituztela jakinarazi dute.