Errigora ekimenak, auzolanean, "Hegoaldeko uzta; euskarari puzka" kanpaina jarri zuen martxan. Helburu bikoitza du egitasmoak; batetik, Nafarroa hegoaldeko nekazaritza sustatzea eta, bestetik, euskarari bultzada ematea. Izan ere, saski bakoitzaren %25 euskarazko hiru ekimenetara bideratuko da; Erriberako Ikastoletara, Erriberako AEK eta Hamarratz euskal egitasmora, hain zuzen. Saski bakoitzak 50€ko prezioa du eta azaroaren 12an amaituko da eskatzeko epea.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!