Joan zen azaroaren 6n aske utzi zuten Joxe Mari Olarra billabonatarra, azken zazpi urte pasatxoak A Lamako (Pontevedra) espetxean preso egon ondoren. Ostiral iluntzean harrera jendetsua egin zitzaion Villabonako Berdura plazan. Pozik eta irribarretsu agertu zen Olarra. Presoak gogoan izan zituen eta haiek guztiak kaleratu arte lanean jarraitu behar dela adierazi zuen, Berdura plazara gerturatutako herritar eta lagunei presoei eskutitzak idazteko deia egin zien, keinu txiki horrek indar handia ematen duelako giltzapean egonda. Euskal Herria independente izan arte borrokan jarraitzeko gogoz zegoela adierazi zuen, “borroka berdina da, tresnak aldatu dira”. Bosgarren aldiz espetxetik aterata, “herri honen alde borrokatzeak merezi du eta berriz ere kartzelara joan behar badut ere, lanean jarraituko dut”, azaldu zuen.
Argazkiak / Bideoa