Buruntzantzan Urnietako Batukada Elkarteak antolatuta, Urnietako Udalaren babesarekin, datorren azaroaren 15ean (larunbata) Saroben egingo da Dantza Afrikarren ikastaro trinkoa, Amalur de los Santos irakaslearen eskutik, eta zuzeneko perkusiojole profesionalekin. Egun osoko ikastaroa izango da, goizez, 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 15:00etatik 18:00etara.
Izen ematea jadanik irekita dago, eta azaroaren 12a baino lehen egin bahar da, 688 85 33 04 telefonora deituta. Aurrez, ikastaroa ordaindu behar da, izen abizenak aipatuz, Rural Kutxa banketxeko Buruntzatzanen kontu-zenbakian: 3008 0268 43 2920773914. Prezioa, helduak 20 euro. 14-24 urte arteko gazteak, langabetuak eta jubilatuak hamar euro. Ikastaroa gauzatzeko, gutxieneko 25 pertsonako taldea osatu beharko da. 50 pertsona baino gehiago ez da onartuko.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!