Andoaingo Mendizale Astea, gaur hasita

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko aza. 10a, 09:51

Azaroaren 10ean hasi eta 16ra bitarte Euskalduna Mendigoizale elkarteak mendi astea antolatuko du. Honakoa izango da egitaraua:

Azaroak 10, astelehena
20:00 Iñaki Alkain, Annapurnan trekkinga.
Azaroak 11, asteartea
20:00 Aitor Igiñitz, hiru urte Himalayan zehar bizikletaz.
Azaroak 12, asteazkena
20:00 Bazkideen ohiko batzar orokorra.
Azaroak 13, osteguna
20:00 2014an zehar egindako jarduerak.
Azaroak 14, ostirala
20:00 Western Europe mountain route: 4000 kilometro oinez, bizikletan eta patinetan.
Azaroak 16, igandea
Amezketa-Urreako haitzak-Azkarate-Betelu mendi ibilbidea. Ondoren, babarrun jatea Betelun. 35 euroko prezioa, izena emateko azken eguna azaroaren 12a da. Kontuan diru sarrera eginez.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!