“Gero eta mugikortasun arazo gehiago daude bertatik igarotzeko”, azaldu dute. Pitzadura eta hondoratzeen eraginez, garraioan eta oinezkoen artean zailtasunak sortu direla eta egoera “oso konplexua” dela adierazi dute. Izan ere, herritar mordoa bizi da inguruko etxeetan eta oinezko ugari igarotzen da egunero bertatik. Gainera, iraganean egindako ikerketa geoteknikoek euste-horma egonkortzeko gomendatzen omen dute: “Alternatiba ugari proposatzen dituzte honen mantenu egokirako. Baliatu gaitezen lan horietaz eta konpon dezagun arazoa”, esan du.
Honenbestez, Udalari irtenbide bat bilatzeko eskatu diote. EAJk ekimena hurrengo Osoko Bilkuran aurkeztuko du eta Udalari lanean jartzeko exijituko diote: “Interesa erakustea ez da nahikoa. Konpromiso zehatzak hartu behar dira eta aurrekontuetan hobekuntza horiek egiteko dirua gorde beharra dago”.