-Udalbatza honek guztiz gaitzesten ditu indarkeria matxista eta giza eskubideen urraketa oro.
-Gogor salatzen dugu beste norbanako baten oinarrizko eskubideak urratu dituen erasotzailearen jarrera eta babes osoa adierazten diogu erasotua izan den emakumeari.
-Biolentzia matxistari aurre egiteko, bizitzaren esparru orotan berdintasunezko harremanak oinarri izango dituen jendartearen eraldaketa ezinbestekoa da. Eta horretarako, herritarren inplikazio aktiboa ezinbestekotzat jotzen dugu, horrelako erasoak eta edozein eraso mota ekiditeko.