Nafarroako hegoaldeko euskararen aldeko saskia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko aza. 7a, 13:36

Errigora ekimenak Nafarroa helgoaldeko produktuen salmenta sustatu nahi du, eta berarekin batera hango euskaltzaleei babesa eman. 50 euroko saski ederrak eskuratu daitezke egun hauetan, Euskal Herri osoan zabaldu duten kanpainan.
Salmentek emandako irabaziekin euskarazko hiru egitasmo diruz lagunduko dira: Erriberako ikastolak, Erriberako AEK eta Hamarratz euskal egitasmoa. 
Saskiaren osagaiak eta saltokiak:


2 olio botila (bat ekologikoa), 2 piper poto, potxak, kardabera, mahats zuku ekologikoa, orburuak, 2 zainzuri lata, tomate saltsa ekologikoa, barazki krema ekologikoa, pikillozko marmelada ekologikoa eta ardo beltz botila ekologikoa.
Saltokiak hauexek dira: Hernaniko AEKn eta Ereñotzuko Irrintzin, eta Andoainen Agro dendan, AEKn eta Aita Larramendi ikastolan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!