Eguberrietako menu oso bat diseinatzeko sukaldaritza ikastaroa eskainiko dute Basque Culinary Center-eko ikasle diren Javi Rivero eta Eneko Amondarain herritarrek. Guztira 12 ordu iraungo ditu ikastaroak (3 asteko). Azaroaren 20tik abenduaren 11ra bitarte, ostegunero izango dira klaseak 19:00etatik 22:00etara. Erroldatuentzat 30 euroko kostua izango du ikastaroak eta gainerakoentzat 40€. Izena emateko kultura sailera jo beharko da (943691655 edo kultura@villabona.net) azaroaren 3tik 20ra bitarte.