Nahi duen orok jostailuak, jokoak edo ipuinak trukatu ahal izango ditu azoka horretan. Horretarako, azaroaren 12an, 13an eta 14an aukera izango du Atxulondo liburutegian jostailuak, jokoak eta ipuinak uzteko, eta trukean txartel bat jasoko du eramaten duen gauza bakoitzeko. Haur bakoitzak gehienez hiru jostailu ekarri ahal izango ditu. Gauzek egoera onean egon behar dute; hau da, jostailuek osorik egon behar dute (puskatu gabe) eta mekanismoak dauzkaten jostailuek funtzionatu egin behar dute.